
Oiz mendiko azken kilometroak izan ziren euskal zaleen erakustaldiaren puntu gorena. Ikurrinez lepo, erabakitzeko eskubidearen edo presoen gerturatzearen aldeko aldarriak tarteko, jaiak eta aldarrikapenak bat egin zuten maldan gora.
Halakoa zen babesa eta giroa, sufrimentu momentu gorenean txirrindulariek eurek ere ikurrinak eskuan hartu zituztela zaleei babesa eskertzeko. Etxean ari zen Euskadi Murias taldea, eta erakutsi zuten bai taldeak eta baita txirrindulariek ere.
>@oihanaBartra «Aldapa gora ere ikurrina altxatzeko indarra geratzen zitzaien bi txirrindulari hauei, eh? 
Hori zaleen ikuspegia, eta nola ikusi zuten txirrindulariek igoera hori? Hona Caja Ruraleko Nelson Sotoren bizikletako kameratik ikusten zena:
@CajaRural_RGA
Behin Oiz gainera helduta, esker on argazki eta mezuen tartea:

...eta noski, bertako eta kanpoko txirrindularien esker mezu ugari:

Euskal zaleen handitasunaren azalpena Beñat Intxaustik...

...eta propina Peter Saganek, nola ez:

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki


