Waterloon izan da astelehen eguerdi honetan Gure Esku Dagoren ordezkaritza bat, Angel Oiarbide bozeramaileak eta Jone Amonarrizek osatuta. Bertan Carles Puigdemont lehendakariarekin bildu dira, Kataluniako erreferendumaren urteurrenean.
«Duela urtebete Katalunian izan zen Gure Esku Dago. Urtebete ondoren Bruselara egin du bidaia, Espainiako estatuaren errepresioaren ondorioz exilioan den Carles Puigdemont lehendakariarekin egoteko», azaldu du erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak prentsa ohar batean. Erreferenduma posible egiteagatik kartzelan zein erbestean daudenei babes keinu bat egin nahi izan die Gure Esku Dagok, «data esanguratsu honetan».
Eguerdiko 12.00etan jaso ditu Puigdemontek Gure Esku Dagoren ordezkariak, Waterlooko Errepublikaren Etxean. Katalunia eta Euskal Herriko testuinguru politikoa izan dute mintzagai eta bi herrien arteko elkarlan esparrua indartzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute.
Oroigarri gisa, enbor baten xafla bat entregatu diote Amonarriz eta Oiarbidek Puigdemonti, Jose Antonio Agirre lehendakariaren 1939. urteko esan batekin: ‘Euskadik inork baino gehiago sentitzen du Kataluniaren antsietatea (…) Katalanek eta euskaldunok oztopo berdinei egin behar diegu aurre, eta, horregatik, elkarrekin biziko dugun arrakasta kolektiboa izango da’.
Kataluniako erreferendumaren data oroitzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dagok Euskal Herrian astelehen arratsalde honetarako.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da


