
Finalerdietara sailkatzeko presa zuen Oinatz Bengoetxeak eta aitaren batean atera du horretarako Julen Retegiren aurka zuen partida. 28 minututan, 120 pilotakada baina ez dituzte jo bi nafarrek Tolosan jokatutako partidan eta Asegarcekoak uste baino askoz errazago lortu du ligaxkako bigarren puntua, 22-2 irabazita.
Hasiera-hasieratik erabat desorekatutako lehia izan da Beotibarkoa, izan ere, Oinatzek dena ondo egin duen bitartean, Julen Retegik ez baitu kontra egiteko modurik aurkitu. Saketik hasita, denera sei tanto sartu dizkio sakez, leitzarra oso nagusi izan da jokoan. Txispaz dago, pilota abiadura bizian irteten zaio eskutik eta pilota beheko txapatik oso gertu erabilita, erabat menderatu du aurkaria.
Gainera, behar izan duen apurretan, zortea ere alde izan du Oinatz Bengoetxeak eta oso erraz eskuratu du bilatu duen puntua. Bere multzoko lehen postua ere ziurtatu du eta Altuna III.a / Victor partidako irabazlea izango du arerio finalerdietan. Ezkurdiaren arerioa, –Olaizola II.ak, eskuko minez, muzin egin dio azken partida jokatzeari–aldiz, Urrutikoetxea/Retegi Bi partidatik irtengo da.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

