
Emaitzak aditzera eman dezakeenaren aurka, ez da neurketa erraza suertatu Joseba Agirreren jokalarientzat. Joan etorriko partida jokatu dute Lezaman Athletic eta Granadillak, etxekoen aldera erori den neurketa (2-0).
Bigarren zatian erabaki da partida, bi jokaldi soltetan. Bietan agertu da Lucia Garcia Cordoba, batean Erika (min. 60) eta bestean Morazari (min. 69) gola oparitzeko.
Amaieran, baina, sufritu egin dute lehoiek, izan ere, jokalari bat gutxiagorekin geratu dira 83. minutuan Eunate Arraizak bigarren txartel horia ikusi duenean. Aukerak izan badituzte ere, ez dira Granadillako jokalariak distantziak murrizteko gai izan.
Bost partidu daramatzate galdu gabe jarraian Athleticeko neskek; 11 puntu lortu dituzte jokoan ziren azken 15etatik. Sailkapen nagusiko 7. postura egin dute salto, hala, pixkanaka bada ere ohituta dauden sailkapen nagusiko lehenengo postuetarako bidean dira zuri-gorriak.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
