
Gabonen atarian, erosketak gora egiten duen tarte honetan, tokiko komertzioen salmentak sustatu asmoz Gabon sasoian herrian kontsumitzeko deia egin du Aretxabaletako Aretxarte merkatarien elkarteak.
Udalaren laguntzarekin, beste behin ere AZ Visual Mediak egindako iragarki dotorea plazaratu dute sare sozialetan eta, ohikoa den moduan, bolo bolo dabil herritarren mugikorren artean.
Oraingo honetan Carles Puigdemont gonbidatu dute Aretxabaletara: «Ni ausartu banaz zu be ze arraixogatik ez?», dio Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak presidente katalanaren azalean sartuta.
Aretxabaletako dendarien laguntza bereziarekin, presidente katalanak, xingola eta bufanda horia soinean, herrian aurki daitezkeen janari denda, ile-apaindegi edota arropa dendak aletzen ditu kantuan.
Aretxarte merkatari elkarteak seigarren aldia du Gabonetako bideoklipa egitean, iazkoak baina helburu guztiak gainditu zituen. 'Atxabaltan be kriston aukeratzarrak daz!' zuen goiburu iazko abesti eta bideoklipak eta orduko hartan, Errasti aktore aretxabaletarra Queen taldeko Freddie Mercury abeslari handiaren azalean sartu zen. Egun bakarrean Youtuben 10.000 ikustaldiak gainditu eta Estatu espainoleko hogei bideo ikusienen rankinean sartu zen bideo hura.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
