
Pilotazale guztien begiak bihar Tolosan Artola-Mariezkurrena eta Altuna III.a-Martijak jokatuko duten partidara begira daude dagoeneko, izan ere, Baikoko bikotea 22ra helduko balitz, finalerdietan arituko diren lau bikoteen izenak erabakita leudeke, azken jardunaldian geratzen dena gertatuta ere.
Kontua da, partida oso serioa eginda, Aimar Olaizolaren ordez aritu den Victorrek eta Jon Ander Albisuk 22-17 irabazi dietela Sorian dagoeneko sailkatuta zeuden Elezkano eta Rezustari eta mugarri dirudien zortzigarren puntua eskuratu dutela. Gasteizen gertatutakoaren ostean, lekzioa ondo ikasita joan da Jon Ander Albisu La Juventud pilotalekura eta apenas hutsik egin gabe, hasiera-hasieratik lortu dute aldea markagailuan eta gero alde hori ondo kudeatzea lortu dute.
Labriten, aldiz, Ezkurdia-Ladis Galarzak ezer gutxirako balio diezaieken garaipena lortu dute, gainontzeko emaitzek ez baitiete batere lagundu. Hori bai, itxura ona emanda utziko dute txapelketa Aspeko nafarrek. Aurreko hiru txapelketetan asko sufritu ondoren, badirudi Ladis Galarzak neurria hartu diola Binakakoari eta gaur ere partida borobila jokatu du. Imaz erabat dominatu du Baraibarkoak, pilota bakarra galdu du eta laguntza bikaina eman dio bere mailan aritu den Joseba Ezkurdiari. Oinatz Bengoetxea saiatu da partida nahasten baina ezer gutxi egin ahal izan du. gainera, 7-15ekoan pilotakada handi bat jaso du eskuin besoan.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
