
Zineman girotutako Bilboko Aratuste hauetan, filmetan gertatzen den bezala, denetariko pertsonaiek bete dute hiriko erdigunea.
Bilbotarrek eguzkitara atera dituzte mozorroak, berriak zein zaharrak, asko landutakoak zein azken unean prestatutakoak, umorea, fantasia eta glamourra zabalduz.
Mozorro lehiaketako parte hartzaileek haien gidoiak prest ekarri dituzte eta bakoitzak bere eszena antzeztu du ibilbidean zehar eta Astarloan kokatutako epaimahaiaren aurrean.
Aurten, Jai Batzorde Mistoko kideez gain, jantzi eta mozorroetan adituak diren Sulbey Celayak (Matias) eta Mari Cruz Alvarez Enderizek (Pierrot) osatu dute epaimahaia, Farolin (Xabi Aburruzaga) eta Zaranbolasekin batera (Miren de Miguel).
Aratuste akademiak saritutakoak honakoak izan dira. Taldekakoan lehen saria Marrazoak pil-pilean, bigarren saria Matrioska eta hirugarren saria La familia Adams.
Konpartsetan, lehen saria Kaixok lortu du, bigarrena Pinpilinpauxa eta hirugarren saria Txinbotarrak.
Banakakoetan, lehen saria Moulin Rouge, bigarren saria Iratxe y Fernando eta hirugarren saria La duquesa medieval.
Aratuste Zapatua dagoeneko iragana da, baina konpartsetatik gogoratu dute igande honetan indaba lehiaketa izango dela, eta baita ere Gargantua, buruhandi eta erraldoiak eta euskal dantzak izango dira plaza Barrian eta Arriagan.
Astelehenean berriz, umeen eta sendien eguna izango da, kontzertu eta tailerrez gozatzeko aukera egongo delarik, plaza Barriko karpan.
Asteartean agur esango diete aratusteei sardinaren hiletarekin Arriaga antzokiaren aurrean.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

