
Hiltzeko arriskuaren denbora eta espazio patroiak ezarri eta gehiegizko arriskua duten eskualdeak detektatzeko aukera ematen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileek diseinatu duten aplikazioak, ohar batean azaldu dutenez.
Argitu dute xedea ez dela metodologia estatistiko berri bat sortzea, baizik eta epidemiologian eta osasun publikoan ere erabilgarri izatea. 2018ko urtarrilaren 15etik 2019ko otsailaren 16ra 41 herrialdetako 205 erabiltzaile erregistratu dira aplikazioa erabiltzeko. Bost kontinenteetako unibertsitate, osasun zentro eta enpresak barne hartzen dituzten 169 instituziok parte hartu dute.
Ikerketaren helburuetako bat osasunean egon daitezkeen desberdintasunak agerian jarri eta alor honetako agintariak horietaz ohartaraztea da, gutxitzeko beharrezko neurriak har ditzaten, osasun publikoan legez ezartzen den irizpide nagusietako bat ezberdintasun sozialak murrizteko berdintasuna baita.
Testuinguruaren garrantzia
NUPeko ikerlariek erantsi dutenez, eritasunen arrazoien inguruan hipotesi eta arrisku faktore berriak bilatzea ere posible egiten du lan honek. Diotenez, faktore indibidualak ez dira normalean nahikoa eritasun kroniko batzuen arrazoiak ulertzeko eta pertsona bizi den testuinguruarekin lotutako faktoreak ere aintzat hartu behar dira, ohiturak, dieta eta kutsadura kasu.
Bestalde, nabarmendu dutenez, minbizia mota aunitzetan ezagunak diren arrisku faktoreek kasu gutxi azaltzen dituzte, hortaz, patroi geografikoak denboran duen eboluzioa aztertzea hil ala bizikoa da.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Una encuesta sitúa a EH Bildu como fuerza emergente en Santurtzi con un PNV en declive

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid
