
Ia gau osoa Meatzaldean eman eta gero, Enkarterrietan murgildu da Korrika. Araban sartu-irten txiki bat egin ondoren, Bizkaira itzuli eta Bilborantza abiatu da, hamabiak laurden gutxiagotan hiriburura Zorrotzatik sartzeko. Hainbat ordu emango ditu Korrikak Bilbon.
Lasterketako kilometro jendetsuenetakoak izan ohi dira eta aurten ere gauza bera gertatuko dela uste dute antolatzaileek.
Santutxu pasata, Plaza Biribilera abiatuko dira eta bertan dei berezia egin diote Bilboko euskalgintzari, guztien artean kilometro bat egin dezaten. San Mames eta Euskaldunako zubia igaro ostean, Txorierrira itzuliko da Korrika, Erandiotik.
Gatikan zapalduko du lehen aldiz Uribe Butroe eta, Mungian «klika» egin ondoren Busturialdera joko dute korrikalariek.
Lea-Artibain amaituko da gaurko etapa, baina, noski, Korrikak ez du etenik.

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

Núcleo Nacional, el grupo nazi que planeaba «un alzamiento» y deja rastro en Tolosa y Berriozar

Cuando el fascismo se divierte con la democracia

La emergencia de la vivienda cierra fábricas, escuelas y tiendas y colapsa las cuatro capitales


