Garagardoz etengabe hornitzea, jendarte egonkorren gakoa
Arkeologoek garagardoa egiteko antzinako teknikak birsortu dituzte, edari preziatu honek inperio bati zutik nola eutsi zion ikasteko. Wari inperioaz ari gara, 500 urte iraun zituen eta Peru osora hedatzen zen estatu erraldoiaz.
![Gurean ere hagitz preziatua da garagardoa. Irudian, Bilboko Aste Nagusia, 2015ean. [Monika DEL VALLE]](/media/asset_publics/resources/000/593/225/article_main_landscape/garagardo.jpg)
Duela mila urte, Wari inperioa Peru osora hedatzen zen. Bere garairik oparoenean AEBetako ekialdeko kostaren adinako tamaina hartzen zuen. 500 urte iraun zituen, 600. urtetik 1100.era, Incari lekua utzi arte. Denbora luzea da inperio batek zutik irauteko eta arkeologoak Wari kulturaren arrastoak ikertzen ari dira bizirik zerk eusten zion argitu nahian.
Azterketa batek faktore garrantzitsu bat aurkitu du: etengabeko garagardo hornikuntza.
«Ikerketa honek garagardoak antolakunde politiko konplexuen sorrera nola elikatzen duen ulertzen laguntzen digu», kontatu du Ryan Williams Field Museoko Antropologia buru eta 'Sustainability' ikerketaren autore nagusiak. «Teknologia berriak aplikatu ahal izan genituen antzina garagardoa nola ekoizten zen eta iraganeko jendarteentzat zer esanahi zuen jakiteko».
Orain dela ia 20 urte Williams eta bere taldeak Wari garagardo fabrika zahar bat deskubritu zuen Cerro Baul-en, Peru hegoaldeko mendietan. «Ezaugarri batzuetan garagardotegi bat bezalakoa zen. Ekoizpen etxe bat zen, baina garagardotegi eta tabernak justu ondoan zeuden». Eta egiten zuten edari arin eta azidoa, 'chicha' izenekoa, sortu eta astebete ingurura zerbitzatzen zenez ez zen inora bidaltzen; jendeak Cerro Bauleko jaialdietara etorri behar zuen edatera.
Jaialdi horiek garrantzitsuak ziren Wari jendartearentzat: tokiko elite politikoak etortzen ziren eta 'chicha' edaten zuten apaindutako zeramikazko ontzi altuetan jainkoen eta Wari liderren pare izateko. Jendeak Wari Estatuari eta liderrei babesa ematen zien ekitaldiotan. Hala, garagardoak inperioari baturik eutsi ziola erran daiteke.
Ikerketaren egileek baieztatu dute etengabe garagardoz hornitzea Wari jendartearen egonkortasunean lagungarri izan zitekeela. Inperio hori erraldoia zen eta Peru osoko pertsona talde ezberdinez osaturik zegoen. Zerbeza sortu eta zerbitzatzeko instituzio horiek jendea elkartua egoten lagundu zutela uste dute.
«Ikerketa inportantea da instituzioek talde anitzen arteko loturak nola sortzen dituzten ulertzen laguntzen digulako», nabarmendu du Williamsek. «Horiek gabe entitate handiak zatitzen hasten dira. Brexita gaurko Europar Batasuneko zatiketaren adibide da. Ezaugarri biltzaile horiek mantentzen dituzten eraikuntza sozialak ulertu behar ditugu jendartean batasun politikoari eutsi nahi badiogu», planteatu du.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
