Bilboko Udalak gaur goizean harrera egin die Europako txapeldun bilakatu berri diren Bidaideak Bilbao BSR taldeko kideei. Ekitaldia Bilboko Udalaren Arabiar Aretoan egin da, eta Juan Mari Aburto alkatea izan da buru, Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia eta udal korporazioko beste kide batzurekin batera.
Aburto alkateak zorionak eman dizkie taldeko jokalariei, teknikariei eta zuzendariei, joan den igandean irabazitako Euroligatik, eta baita ere pertsona guztientzako aukera berdintasunaren ikuspegitik duen balioagatik.
Alkateak nabarmendu duenez, Bilbo harro egoteko moduan dago Bidaideak taldearen balioak dauzkan talde batek ordezkatzen duelako.
Gurpil aulkiaetan jokatzen den saskibaloiko Euroligako azken fasea joan den asteburuan jokatu zen Inglaterrako Sheffield hirian, eta Bilboko taldeak bere lehen europar titulua eskuratu zuen han, Turkiako Besiktas finalean garaitu ostean.
Bidaideak 1992an sortu zen, garai hartan Bilboko klub batean mahai-tenisean aritzen zen pertsona talde baten ekimenez. Bestalde, 2013/2014 denboraldian, erakundearen zuzendaritzak akordio bat lortu zuen desgaitasunen bat zuten pertsonen Bidaideak elkartearekin, eta bera da harrezkero Bidaideak Bilbao BSR klubaren gerentziaren eta koordinazioaren ardura duena.

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

El Gobierno navarro reconoce a otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

Robe Iniesta, el poder del arte
