
Ez da inolako kexarik izan baina, espero zen bezala, Joseba Ezkurdiak Mikel Urrutikoetxearenak baina pilota bizixeagoak aukeratu ditu larunbateko finalerdietarako.
Bizkaia pilotalekua ez da egokiena partidari Arbizukoari gustatzen zaion erritmo bizia jartzeko eta hortik bere aukeraketa, nahiz eta bi pilotariak gustura agertu diren saskian topatutakoarekin. Pisuetan ez da alde handirik izan; 106,1 eta 106,5 gramotako bi pilota aukeratu ditu Baikokoak eta 106,7 eta 106,6 Aspekoak.
Bizkaitarrak esan du Oinatz Bengoetxeari irabazita uxatu zituela txapelketaren hasieran izan zitzakeen zalantzak eta ondo aurkitu duela bere burua entrenamenduetan. Ezkurdiaren bolea da gehien kezkatzen duena, baina berea ondo egitean du burua, «lortuz gero, irabazteko aukerak izango ditut». Enpresako ordezkari bakarra da Zaratamokoa, baina horrek ez ei dio batere presiorik eragiten.
Ezkurdiaren kasuan, Erik Jakaren aurkako partidarekin gustura amaitu zuen, nahiz eta «eskuinarekin gehixeago» jo beharko diola uste du Urrutikoetxeari aurre egiteko. Bere Buruz buruko lehen finala izan daitekeenaren aurrean, lasai agertu da, azkenaldian bere burua «sendoago» ikusten du eta.
Ugalderen agurra
Bestalde, Aspek jakitera eman duenez, Andoni Ugalde oiartzuarrak ekainaren 16an jokatuko du, Beasainen, bere azkeneko partida Eibarko enpresarekin. Hiru urte eman ditu profesionaletan eta kontratua ez berritzeko erabakia hartu du Vidarteren enpresak.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
