«Neskak pilotan? Eta zein dago sukaldean afaria egiten?» edo «Gaur neskek 17.00etan jokatuko dute, gero sukaldera joateko». Halako mezuak irakurri daitezke Azkoitiko Pelotari eguneko mutilen txapelketako Whatsapp taldean. Emakumezko pilotariei egindako irainak direla eta, mutilen txapelketa bertan behera uztea erabaki dute Azkoitiko txapelketako antolatzaileek.
Azkoitiko albisteak biltzen dituen Maxixazen atarian ikusi dugu albistea. Bertan, mutilen txapelketako taldean idatzi diren emakumeen aurkako irainen harira, barkamena eskatzen du antolakuntza taldeak. Era berean, azken urteetan bezala, berdintasuna sustatzeko «lanean irmo jarraituko» duela eman dute aditzera bidalitako oharrean.

Osasuna
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Euskal Herria
Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Zientzia eta Teknologia
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Bizkaia
Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Euskal Herria