
EHUko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko 605 ikasleen graduazioa izan da egunotan eta aurten ere aldarrikapenak nagusi izan dira mediku bihurtu diren ikasleen ahotan.
Ikasketetan zehar zein, osasun zentroetan egin dituzten praktiketan, mezu homofobo, transfobo eta xenofoboak jaso dituztela gogor salatu zuen hitza hartu zuen ikasleak. Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetan homosexualitatea arrisku faktore ez dela gogora ekarri nahi izan zien, ozen, munduko ginekologoei. Era berean, iaz arte transexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasun mentalen zerrendan egon izana gogor deitoratu zuen; «transexualitatea ez da gaixotasun mentala! ez orain, ez inoiz!». «Nahiko da! Ez ditzatela halako ideiak etorkizuneko medikuen bidez betikotun!», salatu zuen.
Osasungintza feminista ta euskaldun baten alde borrokan jarraituko dogulako. pic.twitter.com/1aD9dZE6DR
— Ane Andikoetxea (@AneAndiko) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Euskaraz ikasteko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu zuen hitza hartu zuen ikasleak. Mediku zerbitzu gertuko eta kalitatezko bat eskaintzeko, gaixoaren hizkuntzan aritzearen garrantzia nabarmendu zuen hitzartzean. Haatik, ikasle euskaldunak EHUn bigarren mailako ikasle direla iritzi zion.
«Hizkuntza ez da komunikatzeko tresna soil bat. Hizkuntzak gu egiten gaitu, eta horrek kultura baten barruan kokatzen gaitu. Gure hizkuntzaren kontrako edozein jazarpen gure kontrako erasoa da», kritikatu zuen ikasleak.
Medikuntzaren pribatizazioa ere izan zuen hizpide, baita ikasleek eta irakasleek praktikak egiteko dituzten baldintza «eskasak» ere. «Osasuna denon eskubidea izan baino, gutxi batzuen pribilegio eta negozio» bihurtzen ari dutela kritikatu zuen.
Osasungintza euskalduntzeko Aintzat Hartu mugimenduak hitzartze osoa jaso du bideoan.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
