
EH Bildu lehenengo indarra izan zen Argantzunen maiatzaren 26an izandako hauteskundetan, eta hiru zinegotzi lortu zituen. EAJ-k ere hiru lortu zituen, eta zazpigarren zinegotzia PPrentzat izan zen.
Gaur goizean kazetariek ez zuten argi zer gertatuko zen Udalbatzan, zalantza zen jakitea EAJren hautagaia aurkeztuko ote zen Alkatetza lortzeko. Azkenean jeltzaleak ez dira aurkeztu, eta Pablo Ortiz de Latierro EH Bilduren hautagaiaren alde bozkatu dute.
Ortiz de Latierrok azaldu duenez, atzo gobernu akordio bat sinatu zuten jeltzaleekin, eta, akordio horri esker, EAJren zinegotzi Eulalia Salmon alkateordea izango da hurrengo lau urteetan.
Legealdi honetan Ortiz de Latierrok Trebiñu Araba izateko lan egingo du. «Espero dugu legealdi hau integrazioaren legealdia izatea», nabarmendu du, eta herritarren ongizatea zainduko duela adierazi du.
Azken hamabi urteetako alkate Roberto Ortiz de Urbinak zoriondu egin du alkate berria eta herriaren alde lan egitea eskatu dio, siglen gainetik.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz


