NAIZ
Donostia

Itziarren Semeak, biran Irlandan

Itziarren Semeak talde bizkaitarrak bira abiatuko du gaur Irlandan. Lehenengo hitzordua Dublinen izango da 20.00etan The Undreground Venue aretoan.

Gaur hasi eta igandera bitarte luzatuko da Itziarren Semeak taldearen bira Irlandan. (NAIZ)
Gaur hasi eta igandera bitarte luzatuko da Itziarren Semeak taldearen bira Irlandan. (NAIZ)

‘EH Republik’ diskoarekin bira abiatuko dute gaur Itziarren Semeek. Lehenengo hitzordua Dublinen izango da, arratsaldeko 20.00etan, The Underground Venue aretoan.

Bira hilaren 7ra arte luzatuko da eta orotara bost kontzertu eskainiko dituzte. Bihar Brayn izango dira The Harbour Bar-en (20.00) The Rude Dudez ska taldearekin batera.

Hurrengo hitzordua etzi izango da, hilak 5, 21.00etan, Corken, eta biharamunean Belfasten izango dira Live Injection Ska Festivalen.

Azken kontzertua igandean eskainiko dute, Buncranan, arratsaldeko 19.30ean, O´Flaherty´s tabernan.