NAIZ

Nafarroa Garaian sartuko da gaur EuskarAbentura

Zuberoa eta Behe Nafarroa atzean utzita, Nafarroa Garaian sartuko da gaur EuskarAbentura espedizioa. Orreagako kolegiata bisitatzeko aukera izango dute gaur eta igandean, aldiz, Iruñeko sanferminetan izango dira.

Zuberoa eta Behe Nafarroako hiru etapak gaindituta, EuskarAbentura gaur sartuko da Nafarroa Garaian. 46 kilometro bizkarrean, 121 neska mutilak autobusez helduko dira Auritzera. Orreagako kolegiata bisitatzeko aukera izango dute gaur eta Asisko Urmeneta izango dute lan honetan gidari.

Bihar bideari berrekingo diote Zubiri helmuga, eta, igandean sanferminak gertu-gertutik bizitzeko aukera izango dute Iruñeko kaleetan.

Uztailaren lehen egunean elkartu ziren parte hartzaileak Mauleko Jai Alai frontoian. Espedizioaren oinarriak azalduta, herria bisitatu eta Mitxel Etxebest auzapezak harrera egin zion espedizioari. Zuberoa eta Behe Nafarroa arteko mugan igaro zuten bigarren gaua, Pagola herrian.

Gaua dantzan bukatu ostean, Jutsira abiatu ziren hilaren 3an. Ipar Euskal Herri barnealdean bizi eta lan egiten duten hainbat lagunekin hizketan aritzeko aukera izan zuten gazteek bertan, tartean, Joana Hoki (Azia Elkarteko kidea), Kaiet Barberarena (Euskal Laborarien Batasuna sindikatuko partaidea), Joana Duhalde (Kanaldude Telebistako langilea), Jean Claude Aguerre (Pagolako pastoraleko kidea), Gexine Tikoipe (Gazi Gose katering enpresaren sortzailea) eta Leire Bidart (Lakarrako Ttinka haurtzaindegiko zuzendaria, Behe Nafarroako aurreneko haurtzaindegi euskalduna).

Atzoko etapa Donibane Garazi artekoa izan zen, Ipar Euskal Herriko azken etapa. Eguzki indartsua bidaide zutela osatu behar izan zuten 25 kilometroko ibilbidea. Bertan, Xan Aire Seaskako hizkuntza politika arduradunaren eta Garaziko Gaztetxeko gazteen konpainian ibili ziren karriketan gora eta behera.

Gaurkoan, Ibañetako portuan gora eta behera, Auritzera helduko da espedizioa. Orreagako kolegiata bisitatuko dute, bigarren urtez Asisko Urmeneta ilustrazailearekin batera. Bertan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetako funtzioan den kontseilariak harrera egingo die parte hartzaileei.

Sorginaritzagako basoan barrena oinez bueltatuko dira Auritzera ibaiko zaborra jasotzeko auzolana egiteko. Zaborraren kudeaketa gai garrantzitsua da espedizioarentzat eta egunero sortutako zaborraren neurketa egiten ari dira, sortzen dituzten hondakinen jabe izateko.

 

 

 

 

 

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".