
Quique Gonzalez Eibarko jokalari berria dela jakinarazi berri du talde armaginak. Aurrelaria da, 29 urte ditu eta Deportivotik dator, Edu Exposito bezalaxe. Hori bai, Eibarrek bere klausuletako bat ordaindu behar izan du Coruñatik irten ahal izateko, eta bost denboraldirako kontratua sinatu du gipuzkoarrekin, 2024ko ekainaren 30era arte.
Quique Gonzalez 1990ko maiatzaren 16an jaio zen Valladoliden, eta denboraldi bikaina burutu du Galiziako taldean. Izan ere, 17 gol egin eta bi asistentzia eman ditu jokatu dituen 39 partidetan.
Deportivoz gain, Osasuna, Almeria, Racing, Guadalajara, Valladolid Promesas eta Logroñes taldeetan aritutakoa da Quique, eta Bigarren Mailan esperientzia handiko jokalaria: 184 neurketa jokatu ditu. Lehen Mailan debuta egitea zer den ere badaki, 14/15 denboraldian Almeriarekin hiru norgehiagoka jokatu baitzituen.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
