naiz

ELA Generalitatearekin bildu da, prozesuari babesa eman eta presoak askatzeko eskatuz

ELAren ordezkaritza batek, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia barne, Kataluniako eragile politiko eta sindikal batzuekiko bilerak egin zituen pasa den astean, Generalitatearen presidenteordea den Pere Aragonesekin (ERC) hasita. ELAk burujabetza prozesuarekiko bere konpromisoa eta presoekiko «elkartasun osoa» azaldu zion. Gainera, ELAk bat egiten du preso dauden kideak askatzeko eskaerarekin.

Generalitateko ordezkariekin bildu da ELA sindikatua. (ELA)
Generalitateko ordezkariekin bildu da ELA sindikatua. (ELA)

Pere Aragonesekin bileran, ELAk bere konpromisoa berretsi zuen Kataluniako erabakitzeko eskubidearekiko, eta Generalitateari bere babesa eta «elkartasun osoa» agertu zion espainiar Estatuaren errepresioaren aurrean. «Kataluniako erabaki demokratikoak errespetatzen ez dituzten neurriek blokeo politikoa zein errepresio antidemokratikoa indartuko lituzkete», adierazi du sindikatuak ohar baten bidez.

Beste aldetik, ELAren iritzi, «Generalitatearen jarrera irekiak oso agerian utzi ditu Lakuaren eta Iñigo Urkullu lehendakariaren itxikeria eta defizit demokratikoa, Euskal Herriko lehen sindikatua izatearen zilegitasuna ez diotelako ELAri aitortu nahi».