
«Beste bat, beste bat, beste bat...», gustuko izan dugun kontzertu baten amaierako soinua izan ohi da, emanaldi bikain baten azkenburukoa. Ideia horri helduta dator NAIZ Irratiaren 'Beste bat' emankizun berria. Musikariek, euren kantu kuttunak ardatz osatutako saioak dira abuztuaren 5etik aurrera hasiko direnak.
Miren Narbaiza, Olatz Salvador, Mikel Markez eta Nizuri Tazuneriko kideek ekingo diote saio berri honi abuztuan. Ondoren iritsiko dira Petti, Ibon RG, Amorante, Eraul taldeko Asier Beramendi, Yogurinha Borova, Eneritz Furyak eta Mikel Urdangarin, besteak beste.
Musika estilo askotarikoak eta gustu guztietarakoak, guztien oinarrian norberarentzat bereziak diren kantu kuttunak eta fonoteka hori oinarri osatutako launa saio.
Miren Narbaiza MICE izenarekin ari da orain bakarlari gisa, aurrez Ander Mujikarekin batera Napoka Iria osatu zuen. Zuzeneko kontzertuetan oinarritu ditu bere saioak Narbaizak. Nizuri Tazuneri taldetik Fanny, Norzzone eta Kriminesku musika ekoizlea ariko dira eta rap eta trap doinuak aukeratu dituzte euren emankizunerako. Abiapuntua hiruen gustuko lanekin jarriko dute eta ondoren bakoitzaren gustu propioak ezagutuko ditugu. Mikel Markezek euskal kultura eta musika hartuko ditu abiapuntuan eta urteetan atzera joateko proposamena dakar, istorio bitxiak berreskuratuko ditu. Pello Joxepe eta Israel lotzen dituen istorioa edo euskaraz egin ziren lehen grabaketak. Olatz Salvadorrekin osatuko da abuztuko eskaintza.
Zuzenean eta podcast gisa
Emankizun hauek zuzenean 15.00etatik aurrera eskainiko ditu NAIZ Irratiak, bai FMz bai internetez. Astelehenetan izango da Narbaiza, asteazkenetan Nizuri Tazuneri taldeko kideak, ostegunetan Salvador eta ostiraletan Mikel Markez. Euren saioak eskaini ahala joango dira batzen musikari berrien fonoteka kuttunak.
Podcast gisa enzuteko aukera ere izango da laster, ohiko plataformen bidez (NAIZ Irratia: Beste bat) eta baita zuzenean irratiaren webgunean ere.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
