
2017an abiatu zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsokabi-Eugenio Arraiza sariketa. Urriaren 17an jokatuko da Mendillorriko Antzaran hirugarren eta azken kanporaketa.
Urriaren 3an eta 10ean jokatu ziren orain arteko bi saioak. Lehenean, Iruñeko Alde Zaharreko Terminal tabernan, Aitor Irastortza eta Xabat Illarregik osatutako bikotea nagusitu zen. Bigarrenean, Zabaldin, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo izan ziren nagusi. Antzaran zehaztuko da zein da finalerako sailkatzen den hirugarren bikotea. Finala heldu den ostegunean, urriak 24, jokatuko da Iruñeko Herriko Tabernan.
Osotara, 16 eta 30 urte arteko hemezortzi bertsolari ari dira sariketan, bikoteka. Nafarroako bertsolatri gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera emateaz gain, Iruñerriko publikoa –bereziki gazteak– bertsozaletzeko xedea du sariketak, bertsoa hiriburuko eremu informaletara eramanez.
Era berean, egtasmo honen bitartez, Eugenio Arraiza (Iruñea, 1936-2015) zenaren figurari gorazarre egin nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Ikertzaile eta eragile nekaezina, kulturgintzaren eta euskalgintzaren alor ugaritan aritu zen Arraiza; besteak beste, Nafarroako Bertsozale Elkartearen fundatzaile eta presidenteorde izan zen urteetan.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
