
Ekonomialari euskaldunen sarea sortzeko helburuarekin antolatu dute UEUk eta Euskal Elkargoak Ekonomialari Euskaldunen Lehenbiziko Biltzarra. Donostian izanen da, Euskaltzaindiaren etxean, heldu den azaroaren 14an. Egitarau sendoa prestatu dute, azken joera teorikoen berri izan, pil-pilean dauden gaiez modu kritikoan eztabaidatu, unibertsitatearen eta ekonomialarien arteko zubiak eraikitzeko.
Egun osoko jardunaldiko hitzaldi nagusia Juan Jose Ibarretxe Agirre Lehendakari Centerreko zuzendariak emanen du. Izenburu laburra du hitzaldiak, `K´, baina eduki luzea. Ikerketari, garapenari eta berrikuntzari, kulturaren `k´gehituko dio Ibarretxek, munduaren ikuspegi berezia ematen digulako euskarak. Kataluniak, Eskoziak eta Euskal Herriak ere badute `k´, eta Europaren etorkizunaz gogoeta eginen du Agirre Lehendakari Centerreko zuzendariak.
Nabarmentzeko bertze mintzaldi bat Jule Goikoetxea EHUko filosofo, idazle eta aktibista feministarena da. Genero arrakalaren inguruan arituko da.
Historiatik etorkizunera
`Historiatik etorkizunera´ leloa izanen du jardunaldiak, denboran bidaia bat egitea proposatuko baitu. Iraganarekin hasita, Azpilkueta figura ezezagun baina garrantzitsuari omenaldia eginen dio Oskar Arantzabal UEUko Ekonomia Saileko kideak. Igor Etxabe, aldiz, Eibarrera begira jarriko da, 1700. urtetik 2016ra arteko errepasoan.
Orainaldiko gaien artean, klima aldaketari eta ekonomia zirkularrari helduko diote. Etorkizuneko hitzaldietako bat EHUko Joseba Permachek emanen du, robotizazioaz eta enpleguaz hausnartuz. Bertze bat Baleren Bakaikoarena izanen da. Ekonomia Aplikatuan katedraduna da, orain erretiratua, eta `Euskal pentsio sistema baterantz´ mintzaldia emanen du.
Lanbide hagitz erdalduna da
Imanol Urbieta Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Komunitatearen kideak ostegun honetako aurkezpenean erran duenez, ekonomialari lanbidea hagitz erdalduna da, nahiz eta azken urteetan ikasketak euskaraz egiten diren. Azaldu duenez, elkargoko kideen %60ak euskaraz daki, portzentaje hori handitzen ari da, gainera. Euskal Komunitatea euskara bultzatzeko sortu zen eta biltzar honen asmoa ere horixe da.
Donostiako Euskara Zerbitzua biltzarraren babeslea da. Edurne Otamendi zerbitzuburuak nabarmendu duenez, «ekonomiak pertsonen bizitzetan duen eragina ikusita, gai hauek euskaraz jorratzea gakoa da gaurko gizartean hizkuntzaren erabileran aurrera egiteko».

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Vincent Etcheto nommé manager des Euskarians
