
Alberto Ilundain Iruñeko Alde Zaharreko auzokidea dagoeneko 18 urte baino gehiago bete ditu espetxean. Halere, ostegun honetan Auzitegi Nazional espainolean epaituko dute. Bere kontra dagoen froga bakarra torturapean lorturiko deklarazioak direla salatu dute bere ingurukoek.
«Albertok dagoeneko 18 urte eman ditu preso Estatu frantseseko espetxeetan. Maiatzean, zigorra beteta, Estatu frantsesetik kanporatu eta Estatu espainolaren esku utzi zuten. Geroztik espetxean dute, lehenengo Madrilen eta gero Valladoliden, epaiketaren zain», gogoratu dute Alberto Ilundainen gertukoek.
Mobilizazioa
«Gure auzokidea biziarteko zigorrera zigortu nahi dute edozein epaitegi justutan onartuko ez lituzketen frogekin. Horregatik, Alde Zaharretik aski dela diogu eta gatazkaren konponbidean pausuak emateko oinarrizko hiru aldarrikapen egin nahi ditugu: Salbuespen legeak bertan behera utzi. Torturapean lortutako testigantza guztiak baliogabetu. Eta euskal presoak etxeratzea», nabarmendu dute.
Guzti hau dela eta, elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako Iruñeko Alde Zaharreko Mercaderes kalean 19.00etan. Bertara hurbiltzeko deia egiten diete auzoko eta hiri guztiko bizilagun, elkarte eta kolektibo guztiei.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
