
Harridura eragin du espainar Espetxe Zuzendaritzak harturiko erabakia, jada oso urruti zuten Angel Lopez Anta presoa are urrutiago eraman dutelako: Huelvatik Algecirasera hain zuzen ere.
Urruntzearen berri eman du Etxeratek ostegun honetan. Eta jarraian balorazioa eman du Sarek, espainiar Gobernuak «ulergaitzak egiten zaizkigun erabakiak hartzen jarraitzen duela» nabarmenduz.
Mugimendu honen inguruko iritzia ematearekin batera, informazio esanguratsua erantsi du Sarek bere oharrean: «Urruntze politika honi hamar urteko zigor atxikia gehitzen zaio, gainera, hau da, auzi beragatik frantziar Estatuan betetako hamar urteko espetxealdia kontuan ez izatea. Hau dela eta, Angelek aurtengo urtarrilean dagokion zigorra beteta askatasuna berreskuratu behar bazuen ere, beste hamar urteko espetxealdia bete beharko du (Frantzian jada betea duena)». Jakina da 2014. urtean trikimailu baten bitartez europar erizpide hori saihestu zuela espainiar Estatuak, eta gero lehenengo helegiteak aztertzerakoan Estrasburgo Entzutegiak ontzat eman duela.
Bizkaiko Batzar Nagusietan zein udaletxeetan egoera hau salatzeko mozioak aurkeztuko dituela jakinarazi du Sarek. Eta bide batez, «egungo Madrilgo Gobernuari, bai eta datorrenari ere, eskubideen urraketarekin amaitu eta 2018ko ekainean Sanchez presidenteak esandakoa bete dezala eskatzen diogu, espetxe politika honen baitako sakoneko aldaketa emanez».
Angel Lopez Anta 2002an atxilotu zuten, ETAko kidea izatea leporatuta. Frantziar espetxeetan zigorra bete ostean Espainiaratu egin zuten.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
