
Astelehen honetan sinatu dute Hendaian Iñaki Laskurain Euskal Errugbi Federazioko presidenteak eta Arola Urdangarin Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) lehiketako bigarren ediziorako hitzarmena.
Errugbiko 2020-21ko aurredenboraldian jokatuko dira partida guztiak, hau da, abuztuaren eta iraila hasieraren bueltan. Aurtengo edizoak, gainera, berritasuna dakar. Izan ere, hiru kategoriatan jokatuko da: gizonezkoen 1. eta 2. maila eta emakumezkoen lehiaketak izango ditu aurtengo edizioak.
2019ko lehen edizioan abuztuan eta irailaren lehen astean jokatu ziren partidak. Finalak Ordizian jokatu ziren uztailaren 7an. Baionako Avironek irabazi zuen txapela.
Euskal Herriko zazpi klubek parte hartu zuten lehen edizioan: Lapurditik Angelu, Aviron eta Biarritz, Gipuzkoatik Ordizia, Hernani eta Bera Bera, eta Bizkaitik Getxo lehiatu ziren aurrekaririk ez zuen «euskal ligan».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

