
Azterketa oso zail batean erantzun bikaina eman duen Aitor Arangurenek lagunduta, garai bateko sasoia berreskuratu duela dirudien Aimar Olaizolak sekulako erakustaldia eman eta finalerdietako ligaxkako lehen puntua lortu dute, Laso-Albisuri Bilbon 22-10 irabazita.
Eta hori, aurreko astean Altuna-Ladis Galarzaren aurka jorratutako bidetik jarraituta, Laso-Albisu 4-0 aurreratu direla. Gauzak argi zituztela kantxaratu dira urdinak, pazientziaz eta Albisu atzean nagusi izanda, partida hasiera ona izan dute Bizkarreta-Gerendaingoak eta ataundarrak, baina atzelariak aukerako pilota bat galdu eta erabat aldatu da partidaren gidoia.
Lasoren beste huts batek jarraitu dio tanto horri eta hortik aurrera Aimar Olaizolak hartu du partidaren aginte makila. Ezker gantxoak ia beti funtzionatu izan dio goizuetarrari, baina azken asteetan eskubiz ere pilota bizi ateratzen zaio eta sotamanoarekin min handia egin die aurkariei. Pilota oso ondo mugituz, joko zuzenik egiten ez die utzi aurkariei goizuetarrak eta euren lekutik atera ditu, 14-1eko partizal batekin.
Sakearekin ere, luze aterata, erabat deseroso sentiarazi ditu Laso eta Jon Ander Albisu eta hauek hutsak pilatuz joan dira. Pilota bajuago batekin, izan dute urdinek susperralditxo bat eta 14-10 gerturatu dira, baina elkar ulertu ez duten jokaldi baten ostean, Olaizola II.a eta Aranguren zuzenean joan dira 22. kartoira.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
