
Babes bila migratzen duten pertsonen krisiak urrats bat gehiago eman du Turkiak mugak ireki eta Grezian, bai Poliziak bai eskuin muturreko taldeek, erantzun bortitza eman eta gero. Egoera honen aurrean, hainbat kolektibok mobilizazioak deitu dituzte Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizen larunbat eta iganderako.
«Ikusten ari garen errealitateak, bai Grezia, Balkanak, Turkia edo Ceuta edo Melillako mugetan, bai Libian babes bila dabiltzan pertsonek bizi duten errealitateak, edo Greziako errefuxiatuen esparruetan, gure ikuspuntutik, premiaz eskatzen digu egoera horren aurrean erantzun sendoa ematea», adierazi dute.
Ongi Etorri Errefuxiatuak (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia), Iruñea Harrera Hiria, Euskal Herriko Mugak Zabalduz Karabana, Nafarroako SOS Arrazakeria eta Paperak Denontzat ekimenetatik, egoera honi erantzuteko manifestazioak antolatu dituzte.
Bilbon, martxoaren 14an, 18:00etan Eliptika enparantzatik abiatuko da manifestazioa. Egun eta ordu berean, Iruñean Autobus geltokian eta Donostian Boulebarrean dira hitzorduak. Gasteizen, aldiz, igandean 13:00ean elkartuko dira Artiumen.
Hainbat erakunde sozial, sindikatu eta alderdi politikoekin elkartu dira atxikimendua eskatzeko eta datozen egunetan emanen dute zerrenda honen berri.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

