
Celsa Atlantic-Laminaciones Arregui enpresako langileek kontzentrazioa egin dute Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean, kaleratutako lankideak berronartzea exijitu eta Arabako lantegietan etorkizunerako bermeak aldarrikatzeko.
Otsailaren 8an, Laminaciones Arreguik zortzi langile kaleratu zituen. Sindikatuen arabera, «hauxe zen kaleratze kolektiboagatik prozedura aurkezteko muga». Kaleratutako langileak ELA eta LAB sindikatuetako afiliatuak dira, eta horietako batzuk bajan zeuden kaleratu zituztenean. Gainera, «beste birritan kaleratuak izan ziren, 2012ko greba mugagabean modu aktiboan parte hartzeagatik». Datozen egunotan kaleratutako langileek demanda judizialak eta kontziliazio agiriakaurkeztuko dituzte euren berronartzea exijituz.
Sindikatuen ustez, «inposizioen bidea hartu du berriro enpresak, jazarpenarena, euren murrizketa eta kaleratzeen aurrean amorerik eman ez zuten Gasteiz eta Urbinako langile batzuen zigorrarena».
«Honen aurrean, langileak errebelatu egin dira eta tinko erantzun dute. Izan ere, esparru guztietan aldarrikatuko dugu kaleratuek berriro lanera bueltatu behar dutela, enpleguari eutsi behar zaiola eta etorkizunerako bermeak behar dituztela Arabako lantegiek», diote igorritako oharrean.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
