
Koronabirusaren hedapenak sortu duen egoeraren larritasunaz jabetuta, Etxerat elkarteak jakinarazi du astebururo euskal presoen senide eta gertukoak Andaluziara eramaten dituen autobus zerbitzua «momentuz» bertan behera utzi dutela.
Era berean, Mirentxin Gidariak-eko boluntarioekin espainiar Estatuko espetxeetara joaten diren furgonetak ere ez dira asteburu honetan errepidera aterako. Erabakiok «osasun agintarien gomendioei» jarraituz hartu ditu Etxeratek.
Berriro diogu, gure senide presoak inoiz baino gertuago ditugula eta presoen senide eta gertukoei laguntza eskaintzen jarraituko dugula.
Mugak espetxeetan
Honekin batera, Espetxe Zuzendaritzak atzo jakinarazi zuen Estatu espainoleko 69 kartzeletan erabaki gogorra hartu zuela: bisean bisekorik ez da izango eta presoei emaniko kaleratzeko baimenak ere bertan behera utzi dituzte.
Zaballa, Logroño, Burgos, Palencia, Ocaña eta Madrilgo espetxeetan mugimenduak murrizteko erabakiak iragarri zituzten jada asteartean, baina 48 ordu beranduago Estatu osora zabaltzea deliberatu zuten. Eragin oso zabala izango du, beraz, 50.800 preso hartzen baitituzte 69 kartzela horiek.
Neurriok printzipioz bi asteko iraupena izango dutela adierazi zuten.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción



