
Covid19 epidemiaren aurrean, Espainiako Gobernuak larunbatean onartutako dekretuan herritarren oinarrizko zerbitzuen artean kokatu du finantza-alorra. Hau horrela, Kutxabank Taldeak bulego guztiak zabalik mantentzea erabaki du; hortaz, astelehentik aurrera, Kutxabankeko bulegoek eta banka-zerbitzuek ohiko arreta ordutegia izango dute.
Koronabirusaren gaitzak eta honen hedadurak sortutako salbuespeneko egoera honetan, Kutxabanken lehentasunetako bat normaltasun osoz lan egitea izango da, banka-eragiketak aurrez-aurre egitea erabakitzen dutenei «kalitatezko zerbitzua eman asmoz». Kasu guztietan, bezeroen eta langileen segurtasuna bermatzeko zaintza-neurri ugari ipiniko ditu abian, aurrez-aurreko harremanetan batik bat.
Halabeharrezkoa ez bada, ez joateko gomendioa
Banka-bulegoek izan dezaketen esposizio arriskuari buruz, Kutxabankek osasun agintaritzak eginiko gomendioak onetsi ditu, eta bezeroei gomendioa egin die bulegoetara ez daitezen joan halabeharrezkoa ez bada.
Honi buruz gogorarazten du banka-eragiketa gehienak urruneko zerbitzu teknologikoen bitartez egin daitezkeela, normaltasun osoz, hau da, online Bankaren, Banka mugikorraren edota Banka telefonikoaren bitartez. Gainera, Kutxabanken kutxazain sare zabalak eraginkor jarraitzen duela eman nahi du jakitera.

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»


