Idoia ERASO

BATZUK ETXEAN BELDURREZ ETA BESTEAK KALAKAN PLAZAN

GOBERNUAK EZARRITAKO NEURRIAK KENDUTA, BOZKALEKUETAN EZER GUTXI ALDATU ZEN ATZO JENDEAREN JARRERARI DAGOKIONEZ. ILERETAN SEGURTASUN DISTANTZIA ERRESPETATU GABE LASAI ARI ZIREN ASKO KALAKAN. ABSTENTZIOAREN HANDITZEAK ERAKUTSI ZUEN KARRIKETAN IKUSI EZ ZEN KEZKA.

Lapurdi hegoaldean egindako itzuliak Bidasoaren bestaldetik begiratuta deigarriak diren irudiak utzi zituen atzo. Segurtasun tartea errespetatzen ez zuten ilarak, jende taldeak kalean jolasean, tabernak irekita debekuaren gainetik eta topo egitean elkarri musua ematen zion jendea (nahiz eta azken hauek oso gutxi izan). Hirietan jendea maskara jantzita bozkatzen erakusten zuten argazkiak oso urrun gelditzen ziren bertako errealitatetik.

Eguerdira arte aurreko udal hauteskundeetako parte-hartze mailari eutsi zitzaion, baina arratsaldean abstentzioak gora egin zuen nabarmen. Goizeko giro betean Sarara heltzean, jende andana metatzen ari zen boza emateko. Herriko etxean egon ohi den bozkalekua Lur Berri gelara aldatu zuten, segurtasun neurriak bete ahal izateko. Aginduei jarraituz, barnean jendeak metro bateko segurtasun tartea errespetatzen zuen; kanpoan, ordea, egoera bestelakoa zen, jendea kalakan ari baitzen, elkarrengandik hurbil.

Kanpoan zegoen jendearekin hitz eginda, gehienek neurriekin ados daudela zioten, konbentzimendu gutxirekin baina. Segurtasun tartea zergatik ez zuten errespetatzen galdetuta, denek irribarre batekin egin beharrekoa litzatekeela erraten dute. Handik kilometro gutxira dagoen Nafarroan egoera bestelakoa da, baina urrun gelditzen da jendearen kontzientzian.

Bada bestela pentsatzen duen adineko jendea ere, 80 urteko gizon batek beharrezko neurriak hartu dituztela defendatu zuen sutsuki: «Ez dut hil nahi». Ipar Euskal Herriak oso gutxi hunkitua izateko xantza duela baieztatu, baina hala ere, kasu eman behar dela gaineratu zuen, inguruko jendearen begirada iheskorraren aitzinean. Handik gutxira, 80 urtetik gorako emakume bat oso haserre agertu zen, hauteskundeak atxiki dituztelako; beldurra izanik ere, betebehar zibilagatik behartuta bozkatu zuela salatu zuen.

Donibane Lohizuneko herriko etxearen sarreran dagoen likido hidroalkoholikoa denek erabiltzen zuten sarreran; ateratzean, aldiz, gehienek ahanzten zuten. Askok bozkatzeko beharrezkoa den boligrafoa etxetik ekarri zuten, kontaktua saihesteko. Identifikazio txartela erakutsi besterik ez zen egin behar, mahaikideei eman gabe.

Tabernak eta jatetxeak

Karrikak ia hutsik ziren kostaldeko hirian, eguzki betea izanik ere. Jatetxe eta tabernak hesteko aginduaren ondorioa ageri zen, eta paseatzera ateratakoak ere gutxi ziren. Gehienek agindua bete bazuten ere, uko egin zionik ere izan zen. Azkaineko plazako ostatua irekita zegoen, eta kazetari gisa, taberna legez kanpo irekita zegoela jakinarazteko hurbildu eta, bertatik ateratako jende talde batek larderiarekin hartu zuen aipamena. Herritar batzuk ez bide daude prest koronabirusari aurre egiteko ohiko usaiak aldatu eta tabernara joateari uzteko. Halere, geroago pasatzean, atea itxita zegoen; norbaitek jendarmeei deitu zien.

Jatetxea hetsi duen Azkaineko beste ostalari batek neurriak denentzako berak direla nabarmendu zuen. Ez zen haserre agertu plazako tabernaren jabeen jokabidearekin, eta lehenago ala geroago norbaitek poliziari deituko ziola argi zuela gaineratu zuen.

 

Reacciones

«No me esperaba una victoria tan amplia. Ahora vamos a trabajar para y con los donapaleuarras, hablar con ellos, escucharlos»

CHARLES MASSONDO

Alcalde electo de Donapaleu

«Hemos conseguido el ensayo y ahora hay que transformarlo yendo a la búsqueda de los abstencionistas para la segunda vuelta»

LOUIS LABADOT

Candidato PC de Maule

«Nuestro resultado es coherente con el apoyo que esperábamos, pero lo coherente hubiera sido retrasar las elecciones»

FILIPE ARAMENDI

Candidato abertzale de Urruña

«Estoy satisfecho con el resultado de mi lista y celebro los buenos resultados de los abertzales. Por contra, la abstención ha sido enorme»

KOTTE EZENARRO

Alcalde saliente de Hendaia

«Ha sido el reconocimiento del trabajo y del diálogo pero cuando mayor es el apoyo, mayor es lo que se espera de nosotros»

CLAUDE OLIVE

Alcalde LR de Angelu