naiz

Itziar Ituño aktoreak koronabirusa duela iragarri du

Itziar Ituño aktore bizkaitarrak koronabirusean positibo eman duela iragarri du. Bere kasua arina dela adierazi eta segurtasun neurria hartzearen garrantzia gogoratu du. «Hau ez da tontakeria, izan konsziente, ez hartu arinkeriaz, hildakoak dauz eta bizi asko jokoan eta ondiño ez dakigu noraiño helduko dan kontua».

Itziar Ituño aktorea, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Itziar Ituño aktorea, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA/FOKU)

«Ofiziala da, bariku arratsaldetik sintomekaz nabil (sukarra ta eztul lehorra) eta gaur iritsi jaku azterneta epidemiologikoaren konfirmaziñoa. Koronabirusa da», iragarri du Itziar Ituño aktore basauritarrak Instagramen.

View this post on Instagram

Aupa danoi!! Ofiziala da, bariku arratsaldetik sintomekaz nabil (sukarra ta eztul lehorra) eta gaur iritsi jaku azterneta epidemiologikoaren konfirmaziñoa. Koronabirusa da. Nire kasuan arina da ta ondo nago baina oso oso kutsakorra eta super arriskutsua ahulago dagoen jendearentzako. Hau ez da tontakeria, izan konsziente, ez hartu arinkeriaz, hildakoak dauz eta bizi asko jokoan eta ondiño ez dakigu noraiño helduko dan kontua, beraz, arduratsuak izateko txertoa ipinteko garaia da danon hobebeharrez. Elkartasun garaia da! Etxean geratzekoa eta babestu besteak! Orain 15 egun berrogeialdi eta aurrerago ikusiko da✊❤.Zaindu zaitezte!!/ Hola a tod@s!! Ez oficial, desde el viernes por la tarde tengo los síntomas (fiebre y tos seca) y hoy nos ha llegado la confirmación del test epidemiológico. És coronavirus. Mi caso es leve y estoy bien pero es muy muy contagioso y superpeligroso para la gente que está más debil. Ésto no es tontería, ser conscientes, no lo tomeis a la ligera, hay muertos, muchas vidas en juego y aún no sabemos hasta donde va a llegar ésto por lo que ha llegado la hora de ponerse la vacuna de la responsabilidad por el bien común. Es tiempo de solidad y generosidad! De quedarse en casa y proteger a los demás. Ahora me tocan 15 dias en cuarentena y después ya se verá✊❤! Cuidaros mucho/ Olá galera! Ez oficial, desde sexta-feira à tarde tenho sintomas (febre e tosse seca) e hoje recebemos confirmação do teste epidemiológico. É um coronavírus. Meu caso é leve e estou bem, mas é muito muito contagioso e super perigoso para pessoas que são mais fracas. Isso não é bobagem, esteja ciente, não leve a sério, há mortos, muitas vidas em jogo e ainda não sabemos até que ponto isso vai dar, então chegou a hora de ser vacinado pela responsabilidade pelo bem comum . É um tempo de solidão e generosidade! Ficar em casa e proteger os outros. Agora tenho 15 dias em quarentena e depois será visto✊❤! Cuide-se #etxeangeratu #yomequedoencasa #quedatencasa

A post shared by Itziar Ituño (OFIZIAL) (@itziarituno) on

«Nire kasuan arina da ta ondo nago baina oso oso kutsakorra eta super arriskutsua ahulago dagoen jendearentzako», gogorarazi du. Hori dela-eta, segurtasun neurria hartzearen garrantzia azpimarratu du. «Hau ez da tontakeria, izan konsziente, ez hartu arinkeriaz, hildakoak dauz eta bizi asko jokoan eta ondiño ez dakigu noraiño helduko dan kontua, beraz, arduratsuak izateko txertoa ipinteko garaia da danon hobebeharrez», adierazi du basauritarrak.

Era berean egun hauek «elkartasun garaia» direla nabarmendu du aktoreak. Honela, etxean geratzeko deia egin nahi izan du eta ingurukoak babestearen garrantzia errepikatu.  «Orain 15 egun berrogeialdi eta aurrerago ikusiko da. Zaindu zaitezte!», amaitu du Ituñok.

Ordu gutxitan 150.000 like baino gehiago pilatu ditu aktorearen mezuak eta dagoeneko 5.600 babes mezutik gora ere helarazi dizkiote Ituñori. Bi milioi eta erdi jarraitzaile ditu bizkaitarrak aipatutako sare sozialean.