
Lakuako Gobernua «kezkatuta» agertu da larunbat honetan Estatu espainolak maskaren erabilerari buruz iragarritako irizpidearen aurrean. Madrileko gobernuak adierazi du 10 milioi maskara horiek garraio publikoa erabiltzen duen langile orori banatuko zaiola maskara, «segurtasun distantzia gordetzea zaila» delako leku horietan.
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne Ministroak larunbat arratsaldean eginiko agerraldian azaldu du hauen banaketan segurtasun indarretako agenteak, polizia autonomikoak eta udaltzaingoak arituko dira. Astelehena jaieguna den lurraldeetan –Hego Euskal Herria, kasu– asteartean hasiko da banaketa. Hala, Ertzaintza, polizia forala eta udaltzaingoa arduratuko da banaketaz Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.
Marlaskak argitu du maskaren erabilera «gomendagarria» dela baina ez dela derrigorrezkoa. Argitu nahi izan du maskara hauek soilik lanera doazen horiei emango zaizkiela: «Laneko ezinbesteko joan-etorrietarako babes-neurria da».
Gasteizko Gobernuaren ustetan irizpide hau «baztertzailea» da. Goizeko prentsaurrekoan Segurtasun saileko sailburu Estefania Beltran de Herediak adierazi zuen ez zuela ezagutza handirik Estatu espainolaren plan honen inguruan eta baztertzailea iruditzen zaio soilik garraio publikoaren erabiltzaileen artean banatzea: «Irizpide objektiborik gabe herritarrak diskriminatzeko modu bat da».
Onartu du azken ordu hauetan «behin eta berriz» jarri direla harremanetan Gobernu espainolarekin maskaren erabileraz hitz egiteko baina ez dutela lortu ziurtasunik ezta erantzunik ere.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción


