
Gipuzkoako Foru Aldundiak asteazken honetan eman dituen datuen arabera, hiru lagunek eman dute positibo eta bi zendu dira Eibarko Egogain eta San Andres adinekoen egoitzetan. Beraz, herrialdeko 65 erresidentzietan kasu positiboak dituzten 16 egoitzetan, 127 alta daude guztira, 148 heriotza izan dira eta 259 lagunek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Horietako 37 Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan daude ingresatuta eta beste 33 ospitaleratuta.
Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, 21 adineko pertsonak gehiagok gainditu dute Covid-19a, eta guztira 127 dira medikuaren alta jaso dutenak. Alta horiek eman dira Arrasateko Iturbide egoitzan (13), Beasaingo Arangoitin (1), Eibarko Egogainen (1), Zarauzko Santa Anan (4) eta Zumaiako Otezurin (2).
Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzen egoerari dagokionez, diagnostiko positiboa zuten bi lagunetatik batek azken orduetan jaso du mediku alta, Donostiako Uliazpiren zentroko egoiliarrak hain zuzen ere. Beraz, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetan, pertsona bat dago Covid-19n positibo emanda, Donostiako Iza egoitzan.
«Gure gaitasun, ezagutza eta esperientzia guztia ari gara bideratzen egoitzetan Covid-19aren kudeaketara, gure lehentasun nagusia direlako», adierazi du Mendozak.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

