NAIZ

«Guernica» zatiak balkoi eta leihoetan, Gernika aldarrikatzeko

«Gastu militarrak behar sozialetarako» leloarekin Picassoren `Guernica´ koadroaren bertsio bereziak zintzilikatzen ari dira Euskal Herriko leiho eta balkoietan, hainbat talde antimilitaristaren proposamenari erantzunez.

«Guernica» koadroaren bertsio eder bat. (@ikerlafuen)
«Guernica» koadroaren bertsio eder bat. (@ikerlafuen)

Duela 83 urte, 1937ko apirilaren 26an, Alemaniako `Legion Condor´ eskuadroiak Gernika hiribildua bonbardatu zuen. Herriko biztanleen kontrako eraso hiltzaile haren ondorioz, Gernika suntsitua geratu zen.

Zoritxarrez, gaur egun, 83 urte geroago, munduko hainbat herrik gerraren ondorioak eta basakeriak pairatzen segitzen dute: herriak txikituta, milaka lagun hilak, milioika errefuxiatu gerretatik eta beldurretik ihesi.

«Gastu militarrak, behar sozialetarako»

Talde antimilitaristek ohartarazi dutenez, hori dena posible izateko «beharrezkoa da armagintzaren negozio zikina. Gastu militarra gero eta handiagoa da eta, horren ondorioz, gizarte beharrak asetzeko behar diren aurrekontuak gero eta murriztuagoak dira».

Covid-19aren ondorioz bizitzen ari garen egoera gogor honetan ere «lehentasunak zeintzuk diren argi eta garbi» ikusten ari dira talde antimilitaristak. «Gerrarako eta armagintza bultzatzeko erabiltzen duten dirua osasuna eta hezkuntza indartzeko erabili beharko genuke», proposatu dute.

Hori dela-eta, «Gastu militarrak behar sozialetarako» leloarekin, leiho eta balkoietan Picassoren `Guernica´koadroa edo haren zati bat jartzeko deia egin diete herritarrei, baita #Gernikagogoan eta #EjerzitoakApurtu hashtag-ekin irudiak sare sozialetan partekatzekoa ere.

Herritarrak ongi erantzuten ari dira proposamenari.

 

 

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak zera partekatu du:

Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariak honako txioa idatzi du:

Max Brisson senatari eskuindarrak ere gogoan izan du bonbardaketa:

Eta Maddalen Iriarte EH Bilduren EAEko lehendakarigaiak, honakoa:

 

Sortuk Zumeta oroitu du:

GARAko komiki tirak ere partekatu ditu jendeak:

Eta Berlinen ere bat bat egin dute Gernikarekin:

Alarma eta kandelak

Beste bi deialdi ere luzatu dituzte talde antimilitaristek: 15.45ean alarma jotzen hasteko (ordu horretan  hasi zen jotzen duela 83 urte Gernikan) eta 21.30ean etxeko leihoetan kandelaren bat pizteko. Azken hau Gernika Batzordea elkartearen proposamena da. Aukera izanez gero `Guernica´ koadroa edo Gerraren kontrako edozein irudi proiektatzera animatu dute.

Bake-Ekintza antimilitarista, Emakumeok Gerraren Aurka, Kakitzat koordinadora antimilitarista, Alternativa Antimilitarista-KEM-MOC Nafarroa, Gerrarik Ez-Eibar, KEM-MOC Bilbao eta Bardenas Libres taldeak dira proposamen hauek egin dituzten talde antimilitaristak.