
«EAEko zenbait espazio publikotan bizitutako egoeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak aurreikuspen eta ekintza ezaz jokatu izanagatik, jende pilaketak gertatu zitezkeela aurreikusia eta ohartarazia bazen ere» nahigabea adierazi dute Biziz Bizi, Kalapie, Bizikleteroak, Gurpil Artea eta Balazta txirrindularien kolektiboek.
Talde hauek Nekane Murga Osasun sailburuaren jarrera kritikatu zuten. Izan ere, Murgak prentsaurrekoan zera bota zuen. «Dena ezin da erakundeetatik etorri, eta eremu horietara joateak ekar dezakeen arriskuaz jabetzeko eskatzen diet pertsona guztiei, nire ustez erakargarriagoak izan baitaitezke kirola egiteko edo egoteko».
«Gure elkarteetatik gogorarazi nahi dugu duela astebete eskatu geniela osasun, mugikortasun, iraunkortasun, herritarren segurtasun, ingurumen eta Eusko Jaurlaritzako ogasun arloetako administrazio arduradun eta eskumena dutenei, krisiari aurre egiteko, eta Covid-19aren deseskaladari aurre egiteko, herritarrei osasun eta bide-segurtasunerako ahalik eta bermerik handieneko egonaldia eta mugikortasuna ahalbidetzeko beharrezko neurriak berehala gaitzeko espazio publikoan», erantzun diote talde hauek.
«Gaurko egunez, Eusko Jaurlaritzan ez da horren inguruko mugimendurik ikusi; izan ere, hiri asko ari dira horrelako neurriak ezartzen, eta maiatzaren 1eko BOEk horri buruzko argibide argiak jasotzen zituen, gure kolektiboek egindako proposamenen norabide berdinean», gaineratu dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

