NAIZ

Airearen kutsadura murriztu egin da Hego Euskal Herriko hirietan, Covid-19aren krisia hasi zenetik

Ekologistak Martxan taldeak martxoaren 14tik apirilaren 30era egindako txosten baten arabera, nitrogeno dioxidoaren kutsaduraren maila murriztu egin da Hego Euskal Herriko hirietan, koronabirusak sortutako krisian. Kutsadura gehien murriztu duen hiria Gasteiz da, %58arekin.

Nitrogeno dioxidoaren kontzentrazioak Espaniako Estatuan, 2019 eta 2020ko denboraldi berean. (Ekologistak Martxan)
Nitrogeno dioxidoaren kontzentrazioak Espaniako Estatuan, 2019 eta 2020ko denboraldi berean. (Ekologistak Martxan)

Ekologistak Martxan taldearen ingurumen txosten baten arabera, Hego Euskal Herriko hiri nagusietako poluzio atmosferikoaren maila nabarmen jaitsi zen martxoaren 14tik apirilaren 30era bitartean, hau da, koronabirusak sortutako osasun krisiaren ondorioz.

Ekologistak Martxan taldeak egindako txostenak espainiar Estatuko 26 hiri nagusietan banatuta dauden 129 neurketa estaziotan jasotako nitrogeno dioxidoaren datu ofizialak aztertu ditu, 2020ko martxoa eta apirila aurreko hamar urteetakoekin alderatuz. Beraz, alarma egoera eta konfinamendu neurriak deklaratu aurretik eta ondoren, hiriko airearen kalitatearen argazki finko bat aurkezten du, apirilaren 30ean eguneratua.

Hego Euskal Herriko datuak

Martxoaren 14an alarma egoera deklaratu zenetik, Hego Euskal Herriko hiri nagusietan nitrogeno dioxidoaren kutsaduraren maila ikaragarri jaitsi da.

Ordutik apirilaren 30era, kutsadura gehien murriztu duen hiria Gasteiz izan da, %58arekin. Tarte berdinean, Iruñean beherapena %54koa izan zen. Donostian eta Bilbon, berriz, ez ziren %50era heldu: %49 murriztu zen kutsadura gipuzkoar hiriburuan eta %46 bizkaitarrean.

Murriztapenak gorago jo dute apirilean; hala nola, Hego Euskal Herrian eman diren bataz besteko apirileko ehunekoak %63 Gasteizen, %57 Iruñean, %56 Donostian eta %52 Bilbon izan dira.