
Familiari eginiko dei baten bitartez, gose eta egarri grebari eusteko asmoa azaldu du asteazken honetan Patxi Ruiz presoak. Honela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak. Murtzia-IIko funtzionarioek luzatu zizkioten mehatxuek bultzatu dute Ruiz protesta honetara.
«Gogoratu behar dugu, gose eta egarri greban egonda, gorputzeko organoak egun gutxiren buruan huts egiten hasten direla. Azpimarragarria da gose eta egarri grebari hasiera eman dionetik ez dela medikua pasatu bera ikustera, eta 8. modulutik preso politiko gehiagorik ez dagoen errespetu modulu batera eraman dutela», aipatu du talde honek prentsa ohar batean.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak Ibai Aginaga, Dani Pastor, Oskar Barreras, Aitor Cotano eta Jon Kepa Preciado presoek ere hainbat ekimen abiatu dituztela erantsi du: janariari uko egitea edota ziegan itxita gelditzea, besteak beste.
«Kalean, bitartean, lau pertsonek gose grebari ekin zioten atzo arratsaldean (haietako batek greba intermitentea egingo du, 24 orduero). Aurrekoek bezala, jarrera hau mantenduko dute Patxiren egoera konpontzen den arte», aipatu du.
«Patxiren egoeraren eta gerta dakiokeenaren erantzukizun osoa Jesus Hernandez buru duen Murcia II-ko zuzendaritzarena, zein espetxe politika hau diseinatu edota aurrera eraman duten PSOE, PNV, PP eta Podemosena dela», erantsi dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
