
PP+Cs-en lehendakarirako hautagaia den Carlos Iturgaizek EAJren koronabirusaren eta Zaldibarko zabortegiaren inguruko gestio «kaotikoa» salatuz ekin dio uztailaren 12ko hauteskundeetarako kanpainaurreari.
Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak koronabirusaren pandemiaren erdian deitu izanaren harira egindako adierazpenetan, «erabateko osasun eta hautes-bermeak» eskatu ditu Carlos Iturgaizek, hautesleek «normaltasunez eta lasaitasunez botoa eman ahal izan dezaten lurralde honetan».
PP eta Ciudadanosen hautagaiaren iritziz, botoa ematerakoan Zaldibarko zabortegiaren, Osakidetzako, autonomoen laguntzetan, irakasleekin edo eskolen irekierarekin EAJk egin duen gestio «kaotikoa» kontuan izateko unea da. Gainera, bere iritziz, «EAJ erantzunkide da Sanchez eta Iglesiasen Gobernuak izandako kudeaketa ekonomiko eta sanitario txarrean», haien alboan egon baita Madrilgo Kongresuan egin diren bozketetan eta EAJk jarri omen zituelako agintean.
«Alternatibaren eta Madrid, Galizia, Andaluzia edo Murtzian arrakasta izaten ari den ereduaren garaia da, PP eta Ciudadanosen ereduarena», gaineratu du lehendakaritzarako hautagaiak. «Datuek bermatzen dute toki horietako gestio ona eta jendeak esperantza handia dauka, irteera bat ikusten du bertan», gaineratu du Iturgaizek.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak


