
«Athleticentza ona dena, niretzat ere ona da». Hitz horiekin azaldu du Gaizka Garitanok zergatik berriztu duen beste urtebetez talde zuri-gorriarekin duen kontratua. Pozik dagoela esan du klubeko agintariek erakutsitako konfiantzarengatik baina batez ere txikitatik maite duen taldeko entrenatzailea izateko aukerarengatik. Gogora ekarri duenez, bertakoa da eta bazkidea da betidanik eta horregatik garrantzitsuena da berantzat denboraldi amaieran klubak erabakiak hartzerako orduan loturarik ez izatea eta «erraztasunak» ematea entrenatzailez aldatu nahi izan ezkero.
Garitanok beti aipatzen du badakiela futbolaren munduan entrenatzaileen postua kolokan egon ohi dela. Horregatik, urtez urteko luzapenarekin, karguan mantendu nahi badu epe motzean emaitza onak lortzera behartuta dagoela nabarmendu du.
Ildo horretan, liga bukaeraz minatzatu da eta geratzen diren hamaika partidetan Europarako sailkatzea izango dela helburua aipatu du. Ez da erraza izango, zazpigarren postua bost puntutara dago eta egoera ez ohikoa da. Garitanok hainbat aldiz esan du ezin daitekeela jakin zer gertatuko den, egoera berrira hoberen eta azkarren moldatzen denak abantaila izango duela uste du.
Jokalarien prestakuntza fisikoa, lesioak, bost aldaketak, udako beroa edo zalerik gabe jokatzera ohitu beharko direla esan du eta ikusteke dagoela eragina. Bundesligako adibidea aipatu du, jokatu diren partidetan etxetik kanpo garaipen gehiago eman baitira.
Belaunaldi aldaketa
Etorkizunari begira Garitano erabakiak hartzen joan beharko da. Adurizek agur esan du eta belaunaldi aldaketa modu naturalean egiten joango direla azaldu du entrenatzaile zuri-gorriak. Harrobitik datozen jokalari berriak lekua hartzen joango direla.
San Jose eta Beñaten inguruan ere mintzatu da. Kontratua amaitzen dute eta Garitanok hamaika partidak jokatu ostean beraiekin hitzegingo dutela azaldu du, nabarmenduz bi jokalari bikain izateaz gain pertsona bezala ere bikainak direla eta tratu egoki bat merezi dutela.

EH Bildu reclama una mesa para buscar consenso sobre KAS e Insausti pide «dejar el buenismo»

Fallece otro preso de la cárcel Zaballa, un hombre de 60 años gravemente enfermo

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»



