
Kantu Jira hilero egiten dute Donostian, hirugarren larunbatean. Alde Zaharreko Fermin Kalbeton kalean biltzen dira eguerdian –300 lagun inguru– eta bi ordu inguruz kalez kale ibiltzen dira, kantari. Interesa duen orok parte har dezake. 2003. urtean sortu zen ekimena, ‘Euskaldunon Egunkaria’ren itxieraren ondotik, elkartasun moduan. Auzo desberdinetako bizilagunak elkartu ziren, euskal kanta herrikoiak abesteko. Aurrekariak hainbat auzotan eratu ziren kantatzeko taldeak izan ziren.
Covid-19 gaitzaren pandemiaren ondorioz, Kantu Jira eten egin behar izan zuten alarma egoerarekin konfinamendu neurriak ezarri zirenean, baina larunbat honetan berriro itzuli dira kalera. Konstituzio plazan elkartu dira eguerdian ehun pertsona inguru, eta ohiko moduan izan ez bada ere, abesten aritu dira giro ezin hobean. Hori bai, ez dira kalez kale ibili, baizik eta toki berean egon behar izan dute, biribiletan kokatuta, derrigorrezko distantziak mantenduta eta gehienak maskara jantzita zutela. Hamaika abesti kantatu dituzte.
Guk dakigula behintzat, beste herrietan ez dira oraindik ekimenarekin hasi.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
