
Gizonezkoen lehen jardunaldirako egindako txanden zozketak erabaki du CR Ares,
Donostiarra, Ondarroa Cikautxo eta Orio Arraun Elkarteak Cidade da Coruña Banderaren
lehen txandan arraun egingo dutela. Bestalde, Lekittarra Elecnor, Santurtzi Transportes y
Gruas Aguado, Cabo, eta Zarautz Babyautok bigarren txandan neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, GO fit Hondarribia, Kaiku VUSA, Bermeo Urdaibai Avia eta Zierbena Bahías de Bizkaiak itxiko dute jardunaldia hirugarren eta azken txandan.
Talde bakoitzak denboraldia zein txandatan hasiko duen jakin ondoren, datorren
asteburua iritsi arte itxarotea besterik ez da geratzen, beste behin ere, Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak uretan ikuskizun handia emango dutelakoan.
Ostiral honetan egin da Eusko Label Ligaren eta Euskotren Liga 2020ko denboraldiaren
hasierako ekitaldia. Orio Arraun Elkarteko bi ordezkariek Neguak sortutako liderraren maillot berriak ere jaso dituzte, zeinek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako txapeldun bezela izendatuko dituen datorren asteburuan A Coruñako uretan lehiatuko den lehenenego jardunaldian.
Bestalde, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura
sailburuak, Euskotren Trofeoaren erreplika eman dio Nadeth Agirreri, ‘mirotzen’
patroiari.
Denboraldia hastearekin batera, babesleak, klubak eta komunikabideak Donostiako Aquariumeko Auditorioan bildu dira, Kantauri eta Atlantikoko urak arraunez beteko dituen denboraldi berri honi ongietorria emateko. Jon Salsamendik, Orioko Arraun Elkartearen izenean, Donostialdeko Caixabanken Negozio Arloko zuzendari Itziar Egañaren eskutik jaso du CaixaBank Koroaren erreplika.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
