
Trinitate Plaza prest da aurten ere Jazzaldiko saio nagusiak hartzeko. Ostegun honetatik aurrera dute jazz zaleek bertako kontzertuetarako sarrerak eta abonuak erosteko aukera. Baita San Telmo Museoan emango diren piano kontzertuetarako sarrerak ere.
Joan den ekainaren 18an salgai jarritako abonu kolektiboak agortu dira. Orain banakakoen txanda da. Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta jazzaldia.eus helbidean erosi ahalko dira ostegunean 11.30etatik aurrera.
Uztailaren 22tik 26ra bitartean, bost saio bikoitz eskainiko dira Trinitate Plazan: Chano Dominguez, Jorge Pardo, Michel Portal, Carles Benavent, Perico Sambeat, Mariza, Bugge Wesseltoft aurrez aurre ikusi eta entzuteko aukera, besteak beste.
San Telmo Museoan, berriz, Bojan Z., Paul San Martin eta Mikel Azpirozen emanaldiak iragartzen dira uztailaren 23tik 25era goizeko 11.00etan Museoko kalostran.
Antolatzaileek gogoratu dute musukoa nahitaezkoa izango dela bi esparruotan, Trinitate Plazan, eta San Telmo Museoan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
