
Naiara Diez altsasuarrak zortzigarren urtea osatuko du Malosten, 2013an klubera LF2-n heldu zenetik. Hirukoak, defentsa eta batez ere pasioa, hori dena eskaintzen du jokalariak. Gogoangarria, esate baterako, Campus Prometeren aurkako zelai erditik saskiratutako hiruko hori. Bere jokoa zenbakietatik haratago doa. Gainera, Naiara Diezen berritzearekin Lointek Gernika Bizkaiak hiruko marratik beste mehatxu bat gehitzen du, iaz %31 hirukoetan, eta Ivanovic, Bjorklund edo Corneliusekin batera dinamita hutsa egongo da urrutiko jaurtiketetan.
Denboraldi oso luzea eta gogorra espero da Emakumezkoen Endesa Ligako taldeen gehitzearekin eta Eurocupeko partaidetzarekin. Horrenbestez, kapitainaren laguntza oso beharrezkoa izango da, bai kantxan zein aldagelan. Altsasuarraren kontratu luzapenarekin Mario Lopezek 12 jokalari izango ditu taldean, hau da, partidetan zehar aukera asko: Itziar Ariztimuño, Laura Cornelius, Roso Buch, Milica Ivanovic, Marta Alberdi, Angie Bjorklund, Naiara Diez, Belen Arrojo, Margaret Roundtree, Paula Ginzo, Nadia Colhado y Nogaye Lo.
Naiara Diezek adierazi du «ohore» bat dela beste urtebetez talde gernikarreko partaide izatea, non «nire bigarren etxean moduan» sentitzen den 8 denboraldiren ondoren. «Hasteko ilusio handia daukat eta batez ere gure joko erakargarriarekin marea granatea gozarazi. Iazko lorpenekin maila oso altu dago, baina guk lehendabizi gure lana egin behar dugu, hau da, entrenamendu guztietan oso gogor lan egin», adierazi du kapitainak.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
