
Fruta biltzeko Erriberara heldu diren 84 sasoikako langileri asteazken honetan egindako PCR proben emaitzak denak negatiboak izan dira, Nafarroako Foru Gobernuak adierazi duenez.
Proba horiek covid-19aren pandemiak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio-neurrien barruan sartzen dira, eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak Nafarroan egiten diren kanpainetan nekazaritzako aldi baterako langileak kontratatzeko ematen duen ebazpenaren barruan kokatuta dago.
Foru erkidegoaren nekazaritzako produktuak biltzeko kanpainak egiteko kontratatzen diren pertsonei PCR egitea aurreikusten da, eta, positiboa izanez gero, haien osasunaren babesa eta laneko bajaren estaldura bermatzen dira.
Probak Arabako Errioxako langileei
Bestalde, Lakuako Osasun sailburu Nekane Murgak aurreratu duenez, Arabako Errioxako sasoikako langileei PCR probak egitea aurreikusita dago, eta beste neurri batzuk aztertzen ari dira, iristean «erantzuna» emateko prest egoteko.
Gasteizen emandako prentsaurrekoan Murgak azaldu du proba horiek egiteaz gain, baloratzen ari direla non egiten diren kontratuak eta sasoikako langileen ostatu baldintzak.
Sailburuak adierazi du enpresa nagusiekin bilerak egin direla iriste-egutegiak eta hobetu daitekeen guztia aztertu eta baloratzeko, sasoikako langileak etortzen direnean «erantzun bat emateko prest» egon daitezen.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

