
Azpeitiko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, hasiera batean «fokua» alde zaharrean egon bada ere, zehazki Erdikale kaleko tabernen inguruan, «prebentzio moduan» eta Lakuako Gobernuaren Osasun Sailarekin «adostuta», «herri osoko ostalaritzako langile guztiei» detekzio probak eskaintzea erabaki dute.
Horretarako, Udalak zuzenean eta gutun bidez eskatu die PCR probak egiteko, «lehenbailehen jakiteko» birusen agerraldiaren nolakotasunak, eta «egoerari ahalik eta azkarren buelta ematen hasteko».
Azaldu duenez, langileren batek testetan positibo ematen badu, Udaleko arduradunak lokaleko kudeatzaileekin harremanetan jarri ahal izango dira, eta erakundea lokala desinfektatzeaz arduratuko da, alde zaharreko taberna eta jatetxeekin egin duen bezala.
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo, astelehena, inguru horretako «ostalaritza establezimendu guztiak» desinfektatuta geratu ziren, eta gaur «ziurtagiri» bat jasoko dute, «covid-19 gabeko toki seguruak» direla egiaztatzen duena.
Azpeitiko alde zaharreko tabernak ixtea izan zen joan den ostiralean Udaleko eta ostalaritzako arduradunek egindako bileran adostutako neurrietako bat, Udalak zehaztu duenez. Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak adierazi duenez, Udalaren helburua «fokua ahalik eta gutxien zabaltzea da».
Ostalaritza-establezimenduak desinfektatzeko lanak Udalak kontratatutako enpresa espezializatu batek egiten ditu.
Lakuako Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, igandean egindako PCR proben ostean, Azpeitiko fokuak 94 kutsatze ditu. Azken zenbaketan 5 positibo gehiago bakarrik izan dira.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»



