
Albiste onak Kutxabank Araskiren inguruan, denboraldi aurrea berrekingo baitu. Aurretik entrenamenduak etetea deliberatu zuen talde gasteiztarrak balizko koronabirus kasu positibo baten beldur. PCR proben emaitza negatiboak, ostera, alarma faltsuan laga du balizko kasu hori eta, bada, Madelen Urietak zuzentzen duen taldea lanera itzuliko da.
Talde gasteiztarrak bere webgunean aditzera ematen duenez, asteazkenean Kutxabank Araskiko lehen taldeko jokalari batek positibo eman zuen proba serologiko batean. Hala, alarma guztiak piztu ziren eta denboraldi aurrean behin behinean bertan behera lagatzea erabaki zuten, jokalari horri –klubak ez du bere izenik zabaldu datuen babeserako legea aintzat hartuta– PCR probak egiten zitzaizkion bitartean, positiboa berretsi edo atzera botatzeko.
Zorionez, Araskik berak bere webgunean konfirmatu du jokalari horri egindako PCR probak emaitza negatiboa eman duela, alegia, ez dagoela covid-19arekin infektatuta. Ondorioz, lanari berrekitea deliberatu dute eta entrenamentuei berrekingo die talde gasteiztarrak.
Dena dela, talde gasteiztarrak argitu nahi izan du, orain arte bezala osasun agintariek, Euskadiko Saskibaloi Federazioak eta Araskik berak ezarritako protokoloari jarraituz jarraituko duela lanean jokalariak entrenamenduetara itzultzen direnean.
IDK Euskotren
Bestalde, Donostiako IDK Euskotren taldeak behin behinean entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du. Izan ere, talde teknikoan koronabirus kasu positibo bat dagoela konfirmatu da. Ondorioz, PCR proba berriak egingo zaizkie hala jokalariei nola talde teknikoko gainontzeko kideei; harik eta proba horien emaitzak jakin arte, donostiarrak ez dira entrenamenduetara itzuliko.
Gogoan izan behar da larunbat arratsaldean Gernika Bizkaiaren kontra denboraldi aurreko lehenengo partida jokatu behar zuela IDK Euskotrenek Maloste kiroldegian. Zoritxarrez, talde teknikoko kide batek PCR positibo batekin harremana zuelako, bertan behera geratu behar izan zen norgehiagoka.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
