
«Baztango nekazariek argi utzi nahi dugu, orain dela hamahiru urte bezalaxe, orain ere Magnak Erdizen proposatzen duen proiektua Baztango nekazaritzarekin bateraezina dela», nabarmendu dute Elizondon egindako agerraldi batean.
«Badakigu Magna multinazionala saiatu dela gutako batzuekin harremanetan paratzen, enpresa hauek ohitura duten bezala, gure hitza beren erasoak justifikatzeko erabili nahian. Gure mezua argia da: ez dezatela denbora gehiago galdu Erdizeko bazkalekuari gezurretan oinarritutako alternatiba artifizial bat proposatzen. Erdizeko bazkalekua ordezkaezina zen orain dela hamahiru urte, ordezkaezina da gaur egun, eta ordezkaezina izanen da etorkizunean ere», aldarrikatu dute.
«Behin eta berriz aldarrikatu dugu lehenbiziko sektorea bizirik mantentzearen garrantzia. Azkeneko hamarkadetan gure ogibidea, bizimodua eta kulturaren oinarria den nekazaritzak alimaleko erasoak jasan ditu. Erdiz Baztango nekazaritzarendako alternatibarik ez duen sustengoa da. Erdizeko bazkalekuarekin sektorea bizirik mantentzea zaila baldin bada, Erdiz gabe ezinezkoa da. Magnaren proiektuak hilzorira eramanen luke gaur egun Baztanen gelditzen diren nekazal esplotazioak, gehienbat nekazari belaunaldi gazteek berriki martxan paratu dituztenak», gaineratu dute.
«Proiektu hau gure bizimoduaren eta etorkizunaren kontrako eraso gisa ulertzen dugu. Horregatik, dei egiten ditugu herritar guztiak gurekin batera proiektu hau gelditzeko borrokatzera eta hemendik aitzin antolatzen diren mobilizazio guztietan parte hartzera», erantsi dute.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
