
David Gabarre Jiménez Isabel Lambertiren (Bühl, Alemania. 1987) ‘Volando voy’ film laburrean agertzen zen. Bost urte geroago, bere familiarekin batera lehen pertsonan bizitu zuen egoera azaltzen dio kamerari ‘La última primavera’ filmean.
Gabarre-Mendoza familia bere bilobaren urtebetetzea ospatzen ari denean, polizia-ikuskapen batek jaia eteten du. Cañada Realean, Madrilgo kanpoaldean dagoen txabola-auzoan bizi dira, jabeek lurrak saldu dituzte eta beraiek eraiki dituzten etxeetatik alde egitera behartuta daude. Ahal duten bezala egiten dute aurrera Gabarre-Mendozatarrek, beraien bizitzak hari-harian daudela.
Eguneroko bizitzaren erretratuaren konposizioa egiten du bere kameraren bitartez Lambertik bere lehenengo pelikula luzean. Errealitatearen eta fikzioaren arteko zinema hibridoa eraikitzen du zuzendariak, aktore ez profesionalekin lanean. Filmaren muntaketak historia jariarazten du, aktoreetatik ateratzen den egiaren magia nabarmenduz. Etxea barruan daramagun zerbait dela esaten dute, baina, zenbaitetan, lurrarekin, paisaia batzuekin, lotuta dago. Cañada Realean bizi diren pertsonak ez dira jauregietan bizi, baina, haientzat, euren etxeak dira, haien eskuekin eraikiak. ‘La última primavera’-ren pertsonaien bizimodua askatasunarekin lotu daiteke, zibilizazio petralaren ertzetan bizi diren azken mohikanoen erresistentziarekin.

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

Entre lo incomprensible y lo irresponsable

El Gobierno navarro queda muy tocado tras la aprobación de la ley de educación de UPN

Doctor Deseo cierra un ciclo de 40 años con un doble vinilo, un cómic y un gran concierto
