Parisko Dei Auzitegiak Alaitz Aramendi euskal presoaren aurka Madrilgo Auzitegi Nazionalak aurkeztu duen euroagindu auzia aztertu du gaur. Heldu den azaroaren 4an jakitera emanen du bere erabakia.
2005eko maiatzean ETAk Madrilgo San Blas auzoan auto-bonba baten bidez eginiko atentatu batean oinarritzen da eskaera. Madrilek Aramendiren behin behineko entrega eskatu zuen hau epaitzeko, eta orduan 40 urteko kartzela zigorra jaso zuen espainiar Estatuan Aramendik.
Espainiar Auzitegi Gorenak kondena hori berretsi zuen 2018an. Horren ondotik Madrilek berriro ere entrega gauzatzeko eskaera luzatu du, oraingoan espainiar Estatuan Aramendiri ezarritako kondena betearazi asmoz.
Euskal presoaren defentsak eskaera zehatza luzatu dio frantziar epaileari: espainiar agintariei bermeak eskatzeko frantziar kartzeletan eginiko urteak kontuan izan ditzan.
18 urteko kartzela zigorra betetzen ari da 2007. urteaz geroztik preso dagoen Aramendiri. Heldu den urteko otsailean amaituko du bere kondena frantziar Estatuan.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

